Auto istripua egon da gaur goizean Arrankudiaga Zollo eta Arakaldo artean, BI-625 errepidean. Goizeko 8:25ean gertatu da istripua, Bilboko noranzkoan zihoan auto bat errepidetik atera denean.
Autoak bidea oztopatu du, baina honez gero erretiratu egin dute, eta normaltasunez gidatu daiteke bertatik. Larrialdi-zerbitzuek jakinarazi dutenez, ez da zauriturik egon.