Gaur goizean 43 urteko gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak enpresa elektriko baten mantenu langileak arma faltsu batekin mehatxatzea egotzita. Antza, 10:00ak aldera poliziak deia jaso du herritar baten aldetik, ustez, pertsona bat sartu delako baimenik gabe bere jabegoan.
Ertzainen patruila bat tokira bertaratu denean enpresa elektriko bateko beharginak topatu ditu, eta horiek salatu dute bizilagun batek su-arma baliatuta mehatxatu dituela.
Hori dela medio, Erantzun Azkarreko Unitateko patruila eskatu dute ertzainek, baina bere esku hartzea ez da beharrazkoa izan. Izan ere, akusatua bera agertu da, eta modu boluntarioan erakutsi du arma ez zela benetakoa, baizik eta simulatua.
Gauzak horrela, gizonezkoa Laudioko komisaldegira eraman dute, eginbideak betetzeko; "arma simulatu batekin ustez mehatxu egitea leporatuta", Ertzaintzak zabaldu duenez.
Poliziak berak iragarri du ordu batzuetan Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dutela akusatua.