Musika Eskolako lagunekin kalejiran iritsi ziren Mari Domingi eta Olentzero Arrankudiagako plazara. Bertan, 0 urteko jaio berriei ongi etorri oparia eman zieten. Horren ostean, umeei goxokiak banatu zizkieten.
Astoa atsedena hartzen utzi zutela kontatu zuten bi ikazkinek, gau luzea baitzuten aurretik Euskal Herriko etxe guztietara ailegatzeko. Dena den, gabon kantak abestu zituzten Musika Etxeko kideekin batera.
Koronabirusaren eragina medio, herritar ugari daude konfinatuta; eta horietako batzuk bisitatu zituzten leihopean ekitaldia bukatutakoan.

Argazkiak: Oihana Narbona eta Txomin Egiluz