Mendira igo ziren Matxinkortako kideak atzo, aspaldiko partez. Arrankudiagako plazatik abiatu ziren goizeko bederatzietan, eta bi ibilbide egin zituzten inguruko mendietan barrena.
Ibilbide luzeak 14,1 kilometroko hedapena eta 750 metroko desnibel positiboa izan zuen, eta Madalena, Mugarriluze, Kamaraka, Santa Luzia eta Pagobakarra zeharkatu zituen.
Bide laburra 100 metro motzagoa baino ez zen izan, baina 550 metroko desnibel positiboa izan zuen, Madalenatik zuzenean Santa Luziara jaisten zelako. Ermualden bildu ziren mendizale guztiak, bertako tabernan mokadua hartu eta talde argazkia egiteko.
Etenaldi luzea
Matxinkortako kideek bi urte zeramaten ekintzarik antolatu gabe, pandemia dela eta. Gauzak hala, 2020ko bazkideen kuoten zati bat elikagaien bankura bideratu zuten. Iaz, aldiz, inolako kuotarik ez ordaintzea erabaki zuten.
Atzoko mendi ibilaldiarekin, aldiz, jarduerak antolatzeari ekin dio berriz taldeak. Urteko egutegia zehaztu dute dagoeneko:
Otsailak 12 eta 13: Eski irteera asteburua
Martxoak 13: Espeleologia
Martxoak 27: Anbotora irteera
Apirilak 10: Lekeitio eta Ondarrura irteera
Maiatzak 22: Erniora ibilaldia
Ekainak 12: Toloñora txangoa
Abuztua: Orientazio jolasa jaietan
Irailak 3-4: Pirinioetara bidaia
Irailak 24: Arrankudiagako mendi ibilaldia
Urriak 22-23: Elizondo-Saioa ibililaldia
Azaroak 5-6: Aizkorrira ibilaldia
Abenduak 11-12: "Arrankudiaga ezagutuz"ibilaldia + Urte bukaerako bazkaria