Kanporamartxo ospatzeari ekingo diote asteburu honetan Arrankudiaga eta Zollon. Zuhaitz landaketa egingo dute Pagobakarran (Arrankudiaga). Horretarako, mendi ibilaldia iragarri dute. Hain zuzen, 8:30ean abiatuko dira Arrankudiagako plazatik. Ibilaldi laburra eta luzea antolatu dituzte.
Zirkuitu txikiak 2,9 kilometro izango ditu, eta 240 metroko desnibela. 10:00etan izango da txango horretarako irteera ordua. Izan ere, Arene auzotik Pagobakarrara igoko dira partaideak. "Pagobakarran zuhaitzak landatuko ditugu. Ordu erdiko jarduera izango da", azpimarratu dute. Hamaiketakoa egingo dute ondoren, "txitxiburduntzia".
Ibilaldi luzeak, berriz, 15,4 kilometro izango ditu, eta 960 metroko desnibela. Zehaztu dutenez, Uribarri, Untzeta, Kukutza, Arakaldo, Alpitxu eta Pagobakarra gailurrak zeharkatuko dituzte mendizaleek. Hala, Pagobakarran elkartuko dira ibilbide laburrekoekin. Alabaina, 8:30ean aterako dira Arrankudiagako plazatik, ordu eta erdi lehenago.
Ohitura handia dago Aiaraldean 'Kanporamartxo' ospatzeko. Besteak beste, Arrankudiagan eta Zollon, Laudion zein Orozkon antolatu izan dute azken urteetan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!