Liztor asiarraren kontrako kanpaina sustatzen ari da Arrankudiaga-Zolloko Udala, herritarren laguntzarekin

Aitor Aspuru Saez 2022ko ots. 26a, 08:00

Udaltalde 21eko aretoan egin zuten hitzaldia asteazkenean eta tranpak banatu zituzten. / T. A.

Asteazkenean hitzaldia eskaini zuten eta liztor asiarrak harrapatzeko tranpak banatu zituen udalak. 14 herritarrek hartu zituzten tresnak eta oraindik udaletxean eskuratu daitezke gehiago.

Arrankudiaga-Zolloko Udalak kanpaina abiatu du liztor asiarraren aurka eta horretarako herritarren laguntza eskatu du. Zehazki, asteazkenean espezie inbaditzaile horri buruzko hitzaldia antolatu zuen, Bizkaiko Erlezainen Elkartearekin.

Solasaldi horretan liztor mota horren informazio ugari partekatu zuen Aitziber Mendibil Zeberioko erlezainak. Halaber, eta udalak finantzatuta, tranpak,edukiontziak zein produktu likidoak, banatu zituzten liztorrak harrapatzeko.

Txutxi Ariznabarreta alkateak parte hartu zuen ekimenean eta azaldu du bertaratu ziren Arrankudiaga zein Zolloko 14 herritarrek tranpak eraman zituztela. Dena den, konpromisoa ez da soilik liztorrak akabatzea. "15 egunero herritar bakoitza harremanetan jarri behar da kanpainako koordinatzailearekin eta jakinarazi behar dio zenbat liztor erori diren tranpetan. Horri esker, ikertuko dute zein den animaliaren presentzia auzune bakoitzean eta noiz areagotzen den", adierazi du Ariznabarretak.

Udalburuak gaineratu du interesdunek izena eman dezaketela oraindik kanpainan. Horretarako, udaletxera jo behar dute eta tranpak zein produktuak eskatu ditzakete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide