Hiru egun falta dira Korrikaren 22. edizioa Arrankudiaga-Zollotik igaro dadin. Herritarrek motorrak berotu dituzte asteburu honetan, Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan antolatutako ekintzetan. Esaterako, ostiralean kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izan zuten Zollon. Atzo, ordea, photocall-a eta pintxo lehiaketa egin zituzten Arrankudiagako Gizarte Etxean.