93 urterekin zendu zen ostiralean Josefi Sagastizabal Iraragorri. San Migel auzunekoa jatorriz, Arrankudiaga-Zollon izan zuen bizilekua urte luzez. Aiaraldea Komunikabideak gogoratu zuen Josefi basatiki torturatua izan zela 1975ean eta gerra zikina ere pairatu zuela. Berez, errepresioa gertutik ezagutu zuen bere bi semeak atxilotuak izan zirelako ETA erakundean militatzeagatik eta horregatik, alegia, atxilotu zuen Guardia Zibilak.
Bere senideek eta lagunek ekitaldia antolatuko dute bihar emakumea agurtzeko eta omentzeko. Arrankudiagako Uribarri auzoko hilerrian izango da egitasmoa 19:00etan eta gertukoek jakinarazi dute zerbait xumea izango dela.
Hain zuzen, bi kanta abestuko dituzte eta gero askari txikia partekatuko dute, familia eta adiskide giroan Josefi gogoratzeko eta behin betiko agurra egiteko.