"Lekeitiotik Ondarruraino egin dugu ibilbidea", adierazi dute sare sozialetan. Bertan pilatu dituzte irteerako argazki guztiak ere. 8:30ean atera ziren Arrankudiagatik, eta 16:00etan itzuli ziren Ondarrutik. Ohi gisa, bi ibilaldi proposatu zituzten: laburra eta luzea.
Ispaster zein Lekeitiotik Ondarruraino egin zuten bidea bi zeharkalditan
Txango motzak Lekeitio eta Ondarru batu zituen, 13,5 kilometro osatuta, 396 metroko desnibelarekin. Zeharkaldi handiak, berriz, 21,9 kilometro metatu zituen, 740 metroko desnibelarekin. Hala, ibilbide horretako partaideek Ispaster, Lekeitio eta Ondarru elkartu zituzten oinez.
Argazkiak: Matxinkorta Mendi Taldea