Arrankudiaga-Zolloko Berdintasun Arloak ekimen berri bat jarri du abian: Eskola Feminista. Urtean zehar zenbait ikastaro eta tailer antolatuko dituzte, Maider Biritxinaga zinegotziak azaldu duenez: "Herriko elkarte eta taldeei formazioa eskaini nahi zaie berdintasunaren alorretik ere". Larunbatean izango da lehenbiziko saioa. Hain zuzen, ipuin eta jolas ez sexistak izango dituzte hizpide. Horretarako, helduentzat zein hezitzaileentzat ikastaroa eskainiko dute batetik. Bestetik, umeentzat jolasak egongo dira, balio feministetan oinarritutako aisialdia sustatze aldera.
Herriko ikastetxean izango da helduen zita, eta frontoian, berriz, umeeei bideratutakoa. Saio guztiak doakoak eta euskaraz izango dira, eta ez da parte hartzeko izena eman beharko.
"Egunerokotasunean aplika daitezkeen ekintzetarako tailerrak euren esku jartzea da asmoa, eta apurka-apurka alor ezberdinak deskubritzea eta herrian parte hartzea sustatzea", erantsi du zinegotziak, "gurasoengandik hasita, herriko beste elkarteetako hezitzaile, irakasle eta monitoreei hezkidetza sustatzeko erarik onena irakastea da helburua eta Udalak baliabide horiek eskaini nahi ditu".
Egitasmoak 4 jarduera izango ditu:
