Gazume eta Hernio tontorrak lotu zituzten oinez igandean Arrankudiaga-Zolloko Matxinkorta mendi taldekoek. 1.078 metro ditu Hernio gailurrak, eta eguraldi ederrarekin egin zuten zeharkaldia.
Ohi gisa, bi ibilbide proposatu zituzten: laburra eta luzea. Lehenbizikoa hautatu zutenek 8,7 kilometro bete zituzten, eta gainontzekoek ia 12. Goizean goiz abiatu ziren Arrankudiagako plazatik, eta eguerdian egin zuten buelta. Hala, Iturriotzetik atera ziren bi taldeak, nahiz eta ibilaldia une batean bereizi. Txango laburra burutu zutenek Zelatun eta Hernio igo zituzten zuzenean Iturriotzetik, eta gainontzekoek Gazume eta Aizpel gehitu zizkioten zeharkaldiari.
Argazkiak: Matxinkorta Mendi Taldea