Gaur BI-4521 errepidean istripua gertatu da, 18:30ak aldera, Zolloko norabidean. Ertzaintzak azaldu du auto batek eta txirrindulari batek talka egin dutela eta horren ondorioz, kirolaria zauritua izan dela. Osakidetzako helikoptero batek egonkortu du bere osasun egoera eta jarraian Gurutzetako ospitalera garraiatu du. Larrialdi zerbitzu gehiago egon dira tokian.