Asteburu luzea izan da Arrankudiagako Uribarri auzokoentzat. Izan ere, San Pedro jaiak ospatu dituzte bertako landan, eta jarduera ugari egon dira adin guztietako bizilagunentzat. Bi txanpetan bereizi dituzte jaiak: ekainaren 28an eta 29an -asteazken eta ostegunean- umeentzat txokolate jana eta fogata prestatu zituzten, eta eguenean bazkari eta erromeria.
Asteburuan, aldiz, eskaintza zabala prestatu dute: larunbatean egun osoan zehar egon ziren puzgarri eta jolasak, eta karta joko zein bingo musikatuarekin girotu zuten arratsa. Gauean, berriz, Run Free berbena taularatu zen.
Gaur goizean, ordea, patata tortila eta makailo txapelketa izan dira festarako osagaiak. Arratsaldean, baina, dantzarako tartea edukiko dute erromeria eta diskofestarekin:

Argazkiak: Txomin Egiluz