Berrikuntzekin dator Basakoetxeko erromeria

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko uzt. 5a, 19:01

Basakoetxe baselizan elkartuko dira igandean.

Bi urteren ostean, Basakoetxeko baselizan elkartuko dira Arrankudiaga eta Zolloko herritarrak igande honetan. Paella eta patata tortilla lehiaketak izango dira aurtengo edizioko berritasun nagusiak.

Basakoetxeko baselizan elkartuko dira datorren uztailaren 10ean Arrankudiaga eta Zolloko bizilagunak, ohiko erromeria ospatzeko. 10:00etan piztuko dute jai-eguneko lehenengo suziria, mezari bide emateko. 12:00etan, aldiz, haurrentzako ohe elastikoak irekiko dituzte.

Paella eta patata tortilla lehiaketa

Pandemiak bi urtez eten du herrian urte luzez antolatu den ospakizuna, baina aurtengo edizioa berritasunekin dator: patata tortilla eta paella txapelketak antolatu ditu Arrankudiagako Gizarte Etxeak.

Paella lehiaketarako izen ematea 12:30ean irekiko dute, eta 14:00etan entregatu beharko dira lapikoak. "Gutxienez zortzi lagunentzako lapikoak izan beharko dira, eta zaporea arrozaren puntua eta itxura baloratuko dira", azaldu dute antolatzaileek.

Herriko haurrek ere aukera izango dute patata tortilla txapelketan parte hartzeko. Euren kasuan ere 12:30ean izango da izen ematea, eta tortillen entrega 14:00etan egin beharko da.

Epai-mahaiak irabazleak ebatzi ostean, herri bazkaria egingo dute. Antolakuntzak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu eskura, "kozinatutakoa elkarrekin disfrutatzeko".

15:30etan, aldiz, erromeria hasiko da, eta 18:00etan agurtuko dute jai-giroa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide