Arrankudiagako mendi ibilaldia egingo dute igandean, hemeretzigarrenez

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ira. 23a, 07:02

Ganekogortatik igaroko da mendi ibilaldi luzea. / Aiaraldea.eus

Luzeeraren araberako bi ibilbide prestatu ditu Matxinkorta taldeak igandeko mendi ibilaldirako. Arrankudiaga eta Zollon barrena ibiliko dira mendizaleak. 

Arrankudiagako XIX. Mendi Martxa aurkeztu du Matxinkorta kirol elkarteak. Irailaren 25ean -hots, igande honetan- egingo dute ekimena, eta bi zeharkaldi prestatu dituzte horretarako. Batetik, iraupen luzekoa (20km) eta, bestetik, laburrekoa (10,4km). Parte hartzeko ez da aurrez izenik eman behar, eta doakoa izango da proba. 

Ordutegiari dagokionez, 8:30ean abiatuko dira 20 kilometroko etapa aukeratzen dutenak, eta 970 metroko desnibelari egin beharko diote aurre. Hala, Arrankudiagako plazatik Biderdi eta Ganekogorta gainak zapaldu beharko dituzte, Gazteluzarretik Madalena pasata herrira itzultzeko berriro.

Ibilbide laburrekoek, aldiz, ordubete beranduago izango dute hitzordua; hau da, 9:30ean. Irurita izango da txangoko punturik altuena, eta Madalenatik plazara jaitsiko dira ondoren. 

Matxinkorta taldeak sare sozialetan azaldu duenez, Madalenan elkartuko dira mendizale guztiak; eta bertan egingo dute hamaiketakoa. Hemen ikusi daitezke xehetasun guztiak:

May be an image of text that says 'Arrankudiagako XIX. Mendi Martxa 2022-09-25 Ibilbide luzea: 20 km, +970m. Goizeko 8:30etan plazan Ganekogorta Biderdi Arrankudiaga Gazteluzar 5km 0km Ibilbide Madalena Arrankudiaga 15km 10,4 km, +420m. 9:30etan plazan. Irurita Albitzarri Arrankudiaga Madalena 2,5km 5km & Txitxiburduntzia egongo da Madalenan. Arrankudiaga ,5km MatxinkortaMenditaldea Mendi Matxinkorta'

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide