Ikus-entzunezko piezan Barricada taldearen 'No hay tregua' abesti ezagunaren bertsioa egin dute. Hala, Zolloko zenbait bazter lotu dituzte musika bidaia batean: elizako parkea eta urtegia kasu. Gainera, drone edo aire bidezko irudiekin uztartu dute bideoa. Kantaren grabaketa eta masterizazioa, aldiz, Erretes Tudelan egin dute.
Ez da Unai Etxebarriaren ikus-entzunezko lan bakarra. Bere izenean du kanala Youtube plataforman, eta hainbat abesti propio sareratu izan ditu azken hilabeteetan. Horrez gain, bi disko ere argitaratu ditu bakarlari moduan azken urteetan: