Istripua jazo da gaur Arrankudiagako Zuloaga auzoan, 11:20ak aldera, Atxetako Dia supermerkatutik gertu. Auto bat asfaltatu gabeko pista batetik zihoan eta bidetik atera da. Ibilgailuan zegoen pertsonetako bat Galdakaoko ospitalera eraman dute, baina ez du zauri larririk, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Poliziaz gain, Arabako Foru Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira egoera bideratzera.
Kotxe istripua izan duten bi pertsonen erreskatea eta garraioa Laudion pic.twitter.com/ITeEje9FZX
— Arabako Foru Suhiltzaileak (@BomberosAraba) November 2, 2022