Enplegua sustatzeko elkarlana abiatu dute Bakiolako Industriaguneak eta Arrankudiaga-Zolloko Udalak

Erredakzioa 2022ko abe. 2a, 17:43

Arrankudiaga-Zolloko Udaletxean sinatu dute hitzarmena. / Arrankudiaga-Zolloko Udala

Udalak 24.246,53 euroko ekarpena egingo dio Bakiola Industriagunearen Hobekuntza eta Egokitzapenetarako Ekimen Planari eta enpresek lan deialdiak bidaliko dizkiote tokiko erakundeari, herritarren artean zabaltzeko.

Arrankudiaga-Zolloko Udalak eta Bakiola Industriaguneko ordezkariek akordioa sinatu dute gaur elkarlana abiatzeko. Zehazki, Industriagunearen aldetik Amancio Iglesias lehendakariak eta Fidel Nistal jabeen komunitateko administrariak jarri dute euren sinadura hitzarmenean. Txutxi Ariznabarreta alkateak ordezkatu du Udala.

Adostu dutenaren arabera, Udalak 24.246,53 euroko diru-laguntza bideratuko du Bakiola Industriagunearen Hobekuntza eta Egokitzapenetarako Ekimen Planera eta, aldi berean, Ekintza Planean aurreikusita dauden jarduetarako ordenantza fiskaletan jadanik indarrean dauden hobariak mantentzeko konpromisoari eutsiko dio.

Bere aldetik, Industriaguneak adostu du Bakiolako enpresek euren lanpostuak betetzeko lan-eskaintzaren bat dutenean, horren berri emango diotela Udalari, lanpostu bakoitzaren ezaugarri zehatzekin. Horrela, erakundeak 15 eguneko epean herritarren artean zabalduko du lan eskaintza, aukera lehentasuna izan dezaten.

Horrez gain, jasotako dirulaguntzarekin egiten dutenaren berri emango diote industria eremuko arduradunek Udalari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide