Urteari amaiera emateko txangoa antolatu zuen abenduaren 11n Arrankudiaga-Zolloko Matxinkorta mendi taldeak. Larunbat goizean egin zuten zeharkaldia, eta ondoren bazkaria burutu zuten Gizarte Etxean.
16 irteera antolatuko ditu 2023. urtean Matxinkorta taldeak. Urte berriko egutegia aurkeztu dute sare sozialetan
Ibilbide luzea hautatu zutenek 9:00etan ekin zioten martxari, eta 10,4 kilometro egin zituzten ibilian. Zehazki, Arenetik Pagobakarrara, Goikoganera, Kamarakara eta Madalena ermitara joan ziren; plazan amaitzeko. Ibilaldi laburrekoek, berriz, 6,7 kilometro osatu zituzten Arenetik Pagobakarra tontorra igo eta Madalena ermitan geldialdia eginda.
Horrez gain, 2023 urteko ibilaldiak ere aurkeztu dituzte:

Argazkiak: Matxinkorta mendi taldea