Matxinkorta mendi taldeak sare sozialetan zabaldu du jada bere urte berriko aurreneko irteera. Urtarrilaren 22an izango da, eta Gorbeiako lurrak hautatu dituzte ekintzaz gozatzeko. Ohiturari jarraiki, ibilbide luzea eta laburra prestatu dituzte.
Zeharkaldi handia hautatzen dutenek 22.3 kilometro osatuko dituzte, 1.700 metroko desnibelarekin. Ibilbideari erreparatuta, ondorengoak izango dira zeharkatuko dituzten tokiak: Urigoiti, Atxulaur, Lekanda, Arraba, Gorbeia, Ipargorta, Sintxita eta Urigoiti.
Zirkuitu txikiak, aldiz, 10 kilometro izango ditu, 770 metroko desnibelarekin. Tarte horretan Atxulaur, Supelegor eta Urigoiti lotuko dituzte.
Irteera 7:40ean izango da Arrankudiagako plazatik. Izena emateko matxinkorta@gmail.com helbidera idatzi behar da, edota 6358513735 (Aritz) telefonora deitu.
Azken asteburuan, aldiz, eski irteera egingo dute:
