Euskal ezkontza prestatzeari ekingo diote Arrankudiaga-Zollon

Txabi Alvarado Bañares 2023ko urt. 26a, 10:41
Amurrion eginiko Euskal Ezkontza baten irudia. / Aiaraldea.eus

Bihar egingo dute lehen bilera irekia, 19:00etan Txondor Gaztetxean. 

Euskal ezkontza bat antolatu nahi dute Arrankudiaga-Zollon, eta bihar egingo dute ekimena prestatzen hasteko lehen bilera, 19:00etan Txondor Gaztetxean. Gazte Asanbladak proposatu du egitasmoa, baina udalerri osora zabaldu nahi dute proposamena. Gauzak hala, herritar orori luzatu diote ekimenean parte hartzeko gonbita.

Euskal ezkontza tradizional baten irudikapena modu herritarrean egitean datza, hain zuzen, 'Euskal ezkontza' ekimena. Euskal Herriko hainbat tokitan egiten da, eta Aiaraldean ere hainbat herritan egin da azken hamarkadan, Amurrio, Orozko eta Urduñan kasu. 

Sagardotegira irteera

Beste ekimen bat ere dute esku artean Txondor Gaztetxeko kideek. Sagardotegira irteera antolatu dute martxoaren 4rako. Irteera 12:00etan izango da Herriko plazatik eta itzulera 1:30ean, Hernanitik. Otsailaren 15era arte egongo da izena emateko epea eta telefono zenbaki honetara deitu behar da horretarako: 671 341 881 (Olatz). Ohartarazi dutenez, autobusa beteko balitz, herrikoek izango lukete lehentasuna. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide