12 udal etxebizitza publiko eraikiko ditu Arrankudiaga-Zolloko Udalak Garondo auzoan, udalerrian dagoen beharrari erantzuteko.
Tokiko erakundeak eskuorri bat zabaldu du ekimenaren nondik norakoak azaltzeko. Bertan zehazten denez, Arrasate Taldearen bidez egingo da etxeen promozioa, eta prezioak tasatuak izango dira.
68,24 eta 93,69 metro karratu arteko zabalera izango du etxe bakoitzak, eta pisuek 2 solahiruko altuera izango dute. Nabarmendu dutenez, etxe guztiek izango dute garajea, trastelekua eta terraza.
Aurkezpen publikoa, datorren astean
Datorren astean egongo da proiektuaren gaineko xehetasun gehiago ezagutzeko aukera. Aurkezpena egingo dute otsailaren 8an, asteazkena, 18:30ean, Udaltalde aretoan. Interesa duen herritar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.
