Puron ibaiaren haitzen artetik zein Lalastrako parajeetatik ibili zen mendi taldea asteburuan. 8:00etan atera ziren Arrankudiagako plazatik, eta eguerdian egin zuten itzulera. Hala iragarri zuten ekintzaren xehetasunak aurkeztean.
Bi ibilbide prestatu zituzten, gainera. Zeharkaldi laburra hautatu zutenek Lalastratik Puron ibaiaren haitzartea ezagutu zuten, 9,1 kilometroko zirkuitua osatuta. Ibilaldi luzera joan zirenek, aldiz, 18,5 kilometro bete zituzten pausoz pauso, Santa Ana tontorrera igota.
Argazkiak: Matxinkorta Mendi Taldea