Larunbataz geroztik UEMAko kide da Arrankudiaga-Zollo. Azpeitiko Soreasu antzokian egin zen 100 udalerriren langa ospatzeko nazio ekitaldia, eta bertan egon ziren Aiaraldeko ordezkariak ere. Izan ere, Arrankudiaga-Zollok UEMAn sartzea erabaki du, eta Orozkorekin batera bi udalerri horiek dira eskualdeko ordezkaritza bakarrak.
UEMAko herri kide guztiek hartu zuten parte larunbateko ekitaldian, Azpeitian. Alabaina, Arrankudiaga-Zollok emandako urratsa ospatzeko festa eguna antolatzea erabaki zuten igandean Arrankudiagan. 12:00etan dultzaineroak ibili ziren herrigunea girotzen, eta 13:00etan izan zen ekitaldi nagusia. UEMAko kideek, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eta Txutxi Ariznabarreta herriko alkateak hartu zuten hitza. Ondoren, gizarte etxean bazkaria burutu zuten; eta kantaldiarekin eman zioten amaiera egunari.
Argazkiak: Izar Mendiguren Cosgaya eta Txomin Egiluz