Arrankudiaga-Zolloko Matxinkorta Mendi Taldeak hurrengo txangoa iragarri du jada: apirilaren 21ean Arantzazura joango dira. Hain zuzen, Urbiako landak eta Aizkorriko gaina izango dituzte helmuga. Ohiturari jarraiki, ibilbide luzea eta laburra proposatu dituzte.
Ibilbide luzea hautatzen dutenek 15,4 kilometro osatuko dituzte Aldaolatik Aizkorri, Urbia eta San Adrian zeharkatuta. Motza nahiago dutenek, ordea, 13,8 kilometro izango dituzte zain Aldaolatik San Adrianera, eta Uribatik hasiera gunera itzultzeko.
Irteera 8:00etan izango da Arrankudiagako plazatik, eta Otzaurtera 14:00etan iristea aurreikusi dute. Interesdunek apirilaren 20 arte eman ahalko dute izena, 638 513 735 telefono zenbakira edota matxinkorta@gmail.com helbidera mezua bidalita.