Oso lehia estua egon zen 2019ko hauteskundeetan EH Bilduren eta EAJren artean. Lehenak 318 boto lortu zituen eta 311, aldiz, bigarrenak. Hau da, EH Bilduk gehiengo absolutua mantendu arren, zazpi botoko aldea baino ez zen egon bi taldeen artean (PP eta PSE-EE ere aurkeztu ziren, baina bost boto baino ez zituen lortu bakoitzak).
Gauzak hala, maiatzaren 28an agerian geratuko da Urtzi Vergarak -hainbat urtez zinegotzia izandakoak- Josu Beaskoetxearen emaitzak hobetuko dituen eta EH Bilduk boterean egoteko urraketa nabarituko duen, edo koalizioak laugarren aldiz lortuko duen garaipena, jarraian 16 urtez udala kudeatzeko.