EH Bildu izan da zerrenda bozkatuena Arrankudiaga-Zollon, guztira 345 boto jaso ditu Txutxi Ariznabarreta buru duen talde politikoak. Aldiz, EAJ izan da bigarren zerrenda bozkatuena; Urtzi Vergararen hautagaitzak 234 boto jaso ditu. Alderdi jeltzaleak 77 boto galdu ditu aurreko deialdiaren alderatuta, eta EH Bilduk aldiz, 27 boto irabazi ditu.
Emaitza hauen arabera, EH Bilduk 5 zinegotzi izango ditu udalean, eta EAJk aldiz, 4.
Abstentzioa %23,80ekoa izan da.