Atzo Uribarri auzoan hasiera eman zieten San Pedro Jaiei. Horretarako txupinazoa eta kalejiraren ondoren, sua piztu eta txokolate jana egin zuten.
Edonola ere, ospakizunak gaur eta asteburuan luzatuko dira. Gaur 13:00etan meza egingo dute eta ordu erdi beranduago haurren bazkariaren txanda helduko da, umeen eguna baita. 15:00etan helduak batuko dira bazkaltzeko eta 17:30ean Asago erromeria hasiko da.
Larunbatean eta igandean egitarauak ez du etenik emango. Larunbatean honako hau izango da proposatuko duten ekintza sorta:
11:30 // Puzgarriak eta jolasak egun osoan
13:30 // Umeen bazkaria
17:00 // Mus eta tute txapelketa
17:30 // Enkantea
20:00 // Afaria eta Mariskal diskofesta
Igandean gastronomia eta musika uztartuko dituzte:
12:00 // Bakailao eta tortilla txapelketa
12:00 // Umeentzako tailerrak
12:00 // Konkis ginkana
13:00 // Tolin mariatxia
14:00 // Lapikoen aurkezpena
15:00 // Bazkaltzera
18:00 // Kittu erromeria
21:00 // Jaien amaiera
Argazkiak: Txomin Egiluz
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide