Karpak bereziki baliagarriak izan ziren ostegunean, euriaren ondorioz horien aterpean aritu behar izan baitziren bizilagunak. San Pedro Eguna ospatu zuten, eta meza egin zen santu horren omenez, baselizan. Ekitaldi berezia izan zen, apaizak auzokide batek oparitutako kanpaia bedeinkatu baitzuen.
Ostiralean etenaldia egin zute festan, pilak kargatuta itzultzeko astebururako. Umeen Eguna egin zuten atzo, larunbata, eta puzgarriak zein jolasak egon ziren egun osoan zehar. Arratsaldean mus eta tute txapelketek hartu zuten nagusita, eta Mariskal DJaren diskofestarekin amaitu zuten eguna.
Gaur -igandea-, aldiz, bakailao eta tortilla txapelketa egin dute goizean, eta Tolin mariatxiak girotu du eguerdia. Arratsaldean amaitu da jaia, Kittu erromeriarekin.
Argazkiak: Ziortza Uriarte, Ainhoa Uriarte eta Txomin Egiluz