Ohitura zaharra da Arrankudiaga-Zolloko auzokideen artean uztaileko bigarren igandean Basakoetxera igo eta bertan erromeria ospatzea. Aurten Etxebarriatar aita-seme trikitilari eta pandero-jotzaileak arduratu dira erromeria zaleak dantzarazteaz. Koldo Etxebarria (1960) zolloarra da eta Unai Etxebarria (1993) basauriarra eta elkarrekin erromeria talde bat dute, aurretik Koldok bere aitarekin eta aititerekin zuen bezala. Egun, abesti propioak eta musika eszena zabaleko kantuak interpretatzen dituzte trikiti eta panderoarekin, "ez soilik euskaldunak".
Atzo eurak izan ziren arratsaldeko protagonistak, baina, egunean, zehar, Basakoetxera bertaratutako lagun guztiak izan ziren nagusi. 10:00etan jaurti zuten txupinazoa eta hortik aurrera giro onak busti zuen baseliza ingurua. Bazkaltzeko, arroz eta patata tortilla txapelketak egin zituzten, goizean haurrentzako ohe elastikoak izan zituzten eta 13:00etan meza.
Argazkiak: Txomin Egiluz eta Garazi Abrisketa