Ganekogortan egiten ari den lanak gelditzea exijitu dio Red Eléctrica de Españari Arrankudiaga-Zolloko Udalak

Aitor Aspuru Saez 2023ko uzt. 22a, 08:00

Elecnor enpresak Red Eléctrica de Españarentzat abiatutako lanen irudia./ Arrankudiaga-Zolloko Udala

Udalak leporatu dio enpresari legez kanpoko lanak abiatu izana Ganekegorta mendiko bideetan.

Arrankudiaga-Zolloko Udalak dekretua argitaratu zuen atzo Red Eléctrica de España enpresak abiatu dituen obrak eten ditzan Ganekogortan. Konpainiak goi tentsioko azpiegitura bat berritu nahi du eta horretarako menditik gertu dagoen bidea zabaldu du.

Udal zerbitzuak uztailaren 18an eta 19an konturatu ziren Elecnor -hau da, REEk kontratatuko konpainia- makinak igotzen ari zela eta lurrak mugitzeari ekin ziola. Ostegunean, behin obrak hasita, Elecnorrek berak eskatu zion tokiko erakundeari hori egiteko baimena.

Maiatzean hasitako prozesua

Edonola ere, afera maiatzaren 9an abiatu zen. Egun horretan Red Eléctrica de Españak baimena eskatu zion Arrankudiaga-Zolloko Udalari Ganekogortako zenbait bide zabaltzeko -4 metroko zabalera izateko- eta beste eremu bat lautzeko, garabiak gainean jartzeko.

Udalak astebete beranduago erantzun zion konpainiari eta adierazi zizkion lanen proiektu xehatua, aurrekontua eta dagozkion inprimakiak igorri behar zizkiola. Ordea, tokiko erakundeak ez du informazio jaso.

Legez kanpoko obrak

Udalak azaldu du dekretuan Elecnorrek Red Eléctrica de Españarentzat hasi dituen lanek hirigintza baimenak behar dituela eta ez dituela eskuratu. Ondorioz, legez kanpoko obrak egiten ari dira.

Hori dela eta, Txutxi Ariznabarreta alkateak exijitu die lanak bertan behera utz ditzaten berehala eta gogoratu die agindua beteko ez balute, zigorra ezarriko dietela hilero: aurrekontuaren %10ekoa edota 600 eurokoa. Gainera, azpimarratu dute desobedientzia delitua egin dezaketela eta Udalak fiskaltzara joko duela.

Azkenik, tokiko erakundeak hilabetea eman die enpresei beharrezkoa den dokumentazioa aurkezteko lanak legeztatu ditzan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide