Sua piztu da gaur gauean Arrankudiaga eta Zolloko Txondor Gaztetxean. Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez, 4:00ak aldera piztu da sua Gaztetxeko terrazan, eta terraza bera eta hori eusten zuen horma kiskali dira.

Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera, eta garrak erabat itzaltzea lortu dute. "Kalteen tamaina guztiz begiratu barik dago, baina baina zorionez ez da kalte pertsonalik egon", azaldu dute espazioaren arduradunek, eta gaineratu dute datozen egunetan emango dutela egondako kalteei buruzko informazio zehatzagoa.
Asanbladako kideek nabarmendu dute oraindik ez dakitela nola sortu den sua.
Argazkiak: Txondor Gaztetxea