Trafiko istripua gertatu da gaur arratsaldean B-625 errepidean, Arrankudiagan. Laudioko norantzan zihoan auto bat bidetik atera da 13:10ak aldera eta gidaria zauritu egin da.
Hala ere, Ertzaintzak adierazi duenez, ez dirudi zauri larririk duenik. Galdakaoko ospitalera eraman dute, eta garabi batek kendu du autoa bidetik.
Ezbeharrak pilaketak eragin ditu, baina bideratu dute dagoeneko egoera.