Arrankudiaga-Zollo Trailaren X. edizioak ehunka lagun bildu zituen atzo. Egun osoa iraun zuen kirol topaketak. Txakurkrosa eta umeen krosa egin zituzten goizean, eta trailen txanda iritsi zen gero.
16:30ean abiatu ziren proba luzeko parte hartzaileak Arrankudiagako plazatik, eta handik bost minutura atera ziren lasterketa laburrekoak.
Lehen ibilbideak 15,2 kilometroko luzera izan zuen. Bigarrenak, aldiz, 6,6 kilometroko ibilbidea izan zuen inguruko bide eta mendietan barrena.
Giroa iluntzera arte luzatu zen, Inguma taldeak kontzertua eskaini baitzuen Arrankudiagan barrena, arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Argazkiak: Txomin Egiluz eta Txabi Alvarado