Zolloko Jaiek jendetza erakarri dute, eguraldia petrala izan arren

Erredakzioa 2023ko aza. 12a, 20:00

Ostiralean txupinazoaz eta Elektrotunaren emanaldiaz gozatu ostean, atzo goizean hasi ziren Zolloko Jaien ospakizunak berriro. Eguraldia kaskarra izan arren, jende ugari autoz, autobusez, zein oinez igo zen Zollora azokan, umeen ekintzetan edota musika emanaldietan parte hartzeko edo odolosteak jan eta trago bat hartzeko.

Gauean mariatxiekin eta talde gehiagorekin jarraitu zuen jaiak eta gaur eguerdian ere ez da musika falta izan.

Argazkiak: Garazi Abrisketa eta Aitor Aspuru

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide