Gaur 14:50ean trafiko istripua gertatu da A-625 errepidean, Atxetan. Hiru ibilgailuk talka egin dute -kamioia, autoa eta furgoneta izan dira- eta ondorioz lau lagunek zauriak izan dituzte.

Ertzaintzak azaldu du horietako bat ospitalera eraman dutela berehala eta besteak ere garraiatuko zituztela.
Ezbeharrarak trafikoa eten du eta ilarak sortu dira bi norabideetan. Poliziak Arakaldoko sarreran dagoen errotondan desbideratzen ari dira ibilgailuak.
