Eguen zuri jaia egin dute gaur Arrankudiaga-Zollon. Urteroko dinamika jarraituz, kalejiran atera dira eskolako haurrak, eta udalerriko hainbat auzo bete dituzte kantuz:
🐔🎵 Eguen zuri jaia egin dute gaur Arrankudiaga-Zollon. Urteroko dinamika jarraituz, kalejiran atera dira eskolako haurrak, eta udalerriko hainbat auzo bete dituzte kantuz 👇👇👇 pic.twitter.com/XXkkAWyBV9
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) February 8, 2024
Berez, igandean ospatutako Santa Ageda jaiaren dinamika bera jarraitzen du ospakizun honek, baina Inauterietako ostegunean ospatzen da, eta haurrak izaten dira protagonista nagusiak.
Ohikoan bezala, oilar baten irudia eraman dute ikasleek toki batetik bestera. Pedro Mari Bidania margolariak sortu zuen margolan hori, 1966an.
Hau da haurrek urtero abesten duten kantaren letra:
Eguen zuri egune
kolore ederreko egune
mendi gainean lainu parduak
eta azpian eguzki zuria
Herri honetako neska-mutilak
zuen aurrera gatoz gaur
triparentzako eskatzen dogu
solomorik ahal badozu
Oilar gorria ta bai ederra
ta gure palu daukagu
honentzat ere eskatzen dogu
zeredozer ahal badozu
Etxeko andrie begire dago
zeruko aingeru dirudi
errukitu gugaz eta ahal badozu
ogerlekotxu bat emoiguzu
Orain hemendik bagoaz eta!!
agur hurrengo artian
agur hurrengo artian
osasun onagaz bizi. Eup!!
Argazkiak eta bideoa: Txomin Egiluz