Zer iritzi duzu azken asteetako lehen sektoreko mobilizazioen inguruan?
Mobilizazioek ez gaitzute zuzenean interpelatzen. Nekazal enpresetako jendea da mobilizatu denak, eta gureak ez diren beste borroka batzuen alde atera dira kalera. Adibidez, pestiziden erabileraren alde borrokatu dute, eta guri hori ez zaigu gustatzen. Pixka bat bitxia da.
Bai konpartitzen dugu, adibidez, sektoreak duen gehiegizko burkoraziaren kontra egotea. Lehen sektorean lanean hasi nahi duen gazte batek urtebete eman behar du paperak betetzen, eta administrazioek hori arindu beharko lukete. Horrekin ados gaude, gainerako aldarrikapenekin ez hainbeste.
Enpresa handiak dira mobilizatu direnak, traktore asko eta diru-laguntza asko jasotzen dutenak, askok landatzen dutena jaso ere egiten ez dutenak. Gure nekazal ereduaren kontrakoa dira, nolabait.
Zein da zuen egoera? Zer zailtasun dituzte?
Guretzat, adibidez, ez da diru-laguntzarik iristen, eta ezinbetsekoak ditugu belaunaldi berriak nezakaritzara batu daitezen.
Burkorazia da dugun trabarik handiena, hori arintzeko alternatibak inplementatu beharko lituzkete. Gaur-gaurkoz nahiko pozik gaude Udalarekin, asko inplikatu da gu laguntzeko.
Zein izan da azken urteetako bilakaera sektorean?
COVID-19aren pandemiaz geroztik, ekoizleak desagertu dira. Laudioko merkatuan bi postu gutxiago daude. Nekazaritzak ez du bizitzeko adina ematen, pobreziaren mugan bizi gara.