Herritar bat Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute gaur arratsaldean larrialdi zerbitzuek.
Berez, 15:15ak aldera furgoneta errepidetik atera eta irauli egin da Arrankudiaga-Zollon. Zehazki, BI-625 bideko 377 kilometroan izan da ezbeharra, Bilboko noranzkoan.
Arabako Suhiltzaileek, Ertzaintzak eta osasun zerbitzuek esku hartu behar izan dute eta ospitalera eraman dute istripua izan duen pertsona.
