Informazio kanal berria sortu du Arrankudiaga-Zolloko Udalak, WhatsApp aplikazioaren bidez. "Bere berehalakotasunari eta erabilera errazari esker, udalerriko intereseko doako informazioa eskainiko da. Herriko agendari buruzko informazioa, berri garrantzitsuak zein larrialdiak iragarriko dira, besteak beste", zehaztu du tokiko erakundeak.
Hemen klikatuta batu daiteke kanalera (mugikorraren bidez sartuta).
Udalak nabarmendu du kanal hori ez dela "zalantzak, kexak edo kontsultak erantzuteko" baliatuko. Horretarako, "ohiko bideak" erabiltzen jarraitzeko gonbita luzatu diete herritarrei: telefonoz deitzea (94 648 17 12) edota posta elektronikoaren bidez idaztea (udala@arrankudiaga-zollo.eus).