Bi Hotsak eta Erauntsi gonbidatuko dituzte Atxetara

Erredakzioa 2024ko ira. 3a, 07:00

Iazko jaietako irudi bat. / Aiaraldea.eus

Irailaren 14 eta 15ean ospatuko dira auzoko jaiak.

Funtzionatzen badu, zertarako aldatu? Seguraski, galdera hori egin diote Atxetako Jai Batzordeko kideek euren buruari aurtengo egitaraua prestatzerako orduan. Ohiko eskema eta ordutegiak mantendu dituzte, protagonismo berezia emanez haurrentzako jarduerei. 

Gauzak hala, tailer, puzgarri eta jolasekin hasiko dute larunbat goiza, ohiko patata tortilla eta marmitako txapelketak ahaztu gabe.

Buruhandiak aterako dira bazkalostean, eta eskualdeko bi gonbidaturen txanda izango da gero. Urduñako Erauntsi dantza taldea bertaratuko da auzora, emanaldia eskaini eta dantza plaza dinamizatzeko. Ondoren, Bi Hotsak abesbatzak girotuko du iluntzea. Gaua animatzeaz, aldiz, FestSound DJa arduratuko da.

Igandean J.M Akustiken emanaldia izango da berrikuntza nagusia, gainontzeko jarduerek iazko eskema bera errepikatuko baitute. Arratsaldean Elvi bentrilokuoa igoko da oholtzara, iaz lortutako errakasta errepikatzeko asmoarekin. Azkenaurreko ekintza izango da berea, igel-toka txapelketarekin amaituko baitituzte jaiak. 

EGITARAU OSOA

Irailak 14, larunbata

Goizean zehar baserriko produktuen salmenta egongo da
12:00 // Txupina
12:00 // Puzgarriak eta buruhandien tailerra
13:00 // Marmitako eta tortilla txapelketa
14:30 // Sarien banaketa eta bazkaltzera
16:00 // Makillajea, puzgarriak eta jolasak
17:00 // Buruhandiak
18:30 // Partyman Skaywalker umeentzako festa
18:30 // Txokolatada
19:00 // Dantza emanaldia eta dantza plaza  Urduñako Erauntsi taldearekin 
20:30 // Bi Hotsak abesbatzaren emanaldia
21:00 // Odoloste jana
22:00 // FestaSound DJ

Irailak 15, igandea

12:30 // Meza
13:00 // J.M Akustik
14:30 // Bazkari herrikoia eta bingoa
18:00 // Elvi bentrilokuoa
19:15 // XXXIII. Igel Txapelketa
20:00 // Igelaren sari banaketa

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide