Urtebete genozidioaren hasieratik: zer aldatu da Palestinan hitzaldia eskainiko du Aitor Bikandik gaur 19:30ean Zolloko herriko tabernan.
Edonola ere, solasaldia iragarri ostean Libanon ere Israelek gerra piztu duenez, eta EHUko irakaslea herri horretan bizi izan zenez, horri buruz mintzatzeko aukera ere egongo da.
Hain zuzen, atzo Libano izan zuen ardatz soziologo laudioarrak Unai Ibarrarekin Bilbon, bihar 12:00etan hiriburuan egongo den manifestazio nazionalaren atarian. Bikandi ezkor agertu zen egoerari buruz eta gogoratu zuen 1980ko hamarkadan Israelek inbasioa egikaritu ez ezik, gerra zibila ere eragin zuela Ekialde Hurbileko herrialde horretan.
Gogoratu beharra dago Aitor Bikandi soziologoa dela eta tesia egin zuela Libanon bizi diren palestinar komunitateei buruz. Horretarako han bizi izan zen, bere historia aztertu zuen eta errefuxiatu kanpalekuak ondo ezagutu zituen.