Arrankudiaga-Zolloko Udalak anbizio handiko parte hartze prozesua abiatuko du hurrengo egunetan. Izan ere, urrian 8an, 9an eta 10ean bilerak deitu ditu 18:30ean zenbait auzuneko eta herriko plazako etorkizunari buruz erabakitzeko.
Lehen hitzordua Atxeta eta Zuloagako biztanleekin izango da Atxetako aretoan eta tokiko erakundeko ordezkariek azalduko dituzte zein proiektu dituzten gune horietan, auzotarrek ekarpenak egin ditzaten.
Urriaren 9an, aldiz, Udaltalde Aretoan izango da batzarra Garondo, Telleri, Zabale eta Goizarriko bizilagunekin. Kasu horretan trafikoaren eta aparkalekuen berrantolaketa, azpiegiturak eta zenbait proiekturen berri emango dute.
Azkenik, urriaren 10ean Udaltalde Aretoan berriro Plazara! egitasmoa aurkeztuko dute. Parte hartze ekimena da hori eta helburua da herriko plaza puntu neuralgikoa izaten jarrai dezan. Horretarako, adin anitzeko herriarren beharrak eta mugikortasuna bera uztartu nahi dituzte, eremua topagune komunitarioa izan dadin.