300 kirolari baino gehiago batu ziren larunbatean Arrankudiaga-Zollon, hango trailaren edizio berrian parte hartzeko. Proba diziplina berrietara moldatu da eta, horregatik, hiru proposamen ezberdin egin zituen. Txakur Krosa alde batetik, maratoi erdia bestetik eta, azkenik, trail herrikoia.
Txakur Krosean 7,1 kilometroko ibilbidea bete zuten parte-hartzaileek eta honako hauek izan ziren lehen sailkatuak gizonezkoen artean:
- Jorge Zapata Grisales
- Asier Castrillo Sainz de Murieta
- Ander Rodriguez Luis
Emakumezkoen kategorian, aldiz, honako hauek izan ziren hiru lehenengoak:
- Oihane Alonso Freire
- Bakarne Almazan Ledesma
- Maialen Saez de la Torre
Trail herrikoia proba arrakastatsuena izan zen parte hartzearen esparruan, 148 lagun batu baitziren irteeran 7,9 kilometrotan korrika egiteko.
Sailkapeneko lehen hiru gizonezkoak honako hauek izan ziren:
- Mikel Larrinaga Calero
- Ibai Perez Fernandez
- Joseba Agirre (Amurrio Trail taldea)
Ikus daitekeenez, tokiko lasterkariek protagonismoa izan zuten podiumean eta, adibidez, Endika Arrazuria laudioarrak 5. zeharkatu zuen helmuga.
Emakumeei dagokienez, hauek osatu zuten podiuma:
- Estibaliz Dueñas Gallego
- Ane Ibañez Monton
- Lorena Campomar
Azkenik, Mendi Maratoi Erdia izan zen proba gogorrena. 21,1 kilometroko luzera zuen eta, hala ere, ia 130 herritarrek eman zuten izena. Gizonezko azkarrenak honako hauek izan ziren:
- Ion Artetxe Zalbide
- Jon Durana Basoa
- Joseba Urbano Martin
Eta emakumeei dagokienez, honako hauek hartu zituzten lehenengo postuak:
- Beatriz Pacho del Castaño
- Nadine Steiger
- Begoña Alonso
Argazkiak: Arrankudiaga Trail