Zolloko emakume santu heretiko milenaristaren historia azalduko dute bihar

Aitor Aspuru Saez 2024ko abe. 26a, 07:00

Museo Amparoko kuadro bat.

Txomin Egiluz historia adituak sei urte eman ditu Nemesia Larrinagaren kasua ikertzen eta ondorioak bihar azalduko ditu.

Nemesia Larrinaga emakume gazte santu eta heretikoaren bizitza azalduko du Txomin Egiluzek bihar 18:30ean Oxinburun. Historian adituak uste du gertakari oso interesgarriak direla XIX. mendeko azken urteetan Zollon jazotakoak eta azken sei urteetan ikertutakoa partekatuko du interesdunekin.

Egiluzek hainbat dokumentu eta hedabide arakatu ditu Nemesia Larrinagaren istorioa azaleratzeko. Bere ustez, gertatutakoak badauka zerikusirik karlistaldien amaierarekin eta garaiko krisialdi sozial eta moralarekin.

Nemesia Larrinaga, Zolloko santua

Nemesia Larrinaga Borde gaztea Zollon bizi izan zen XIX. mendearen amaieran. Txikia zenean Jesus ikusi zuela adierazi zuen eta, gerra piztu baino lehen, antza, Jesusek iragarri zion jende ugari hilko zela.

Handik eta urte batzuetara, zolloar gaztea koman geratu zen eta esnatu zenean, aipatu zuen Jesus eta Ama Birjina bera ikusi zituela eta eurek mezua eman ziotela: asko otoi egin zehar zela.

Nemesia Larrinaga Borde zollotarra koman geratu zen eta esnatu zenean, aipatu zuen Jesus eta Ama Birjina bera ikusi zituela eta eurek mezua eman ziotela.

Milenarismoa eta heretikoak

Nemesia Larrinagaren kasuak oihartzun handia izan zuen Zollon, baina ospeak harana gainditu zuen eta Durangaldera heldu zen. Hain zuzen, Durangon bizi zen Francisco Uribarri Elgezuak izan zuen gertakarien berri. Gizon hori 'El manzanero' gisa zen zen ezaguna eta profeta milenarista zen. Mundua amaitzear zegoela profetizatzen zuen eta austeritatearen aldeko mezuak zabaltzen zituen.

Uribarri Elgezua Zollora joan zen Nemesia Larrinaga Bordes ezagutzeko. 30 lagun bildu zituen eta bere iragarpenak zabaltzeari ekin zion.

Sortzen ari zena ikusita, alkateak mikeleteak deitu zituen eta hauek Nemesia, bere ama (Gabriela Borde Arana) eta 'El manzanero' atxilotu zituzten.

Hiru heretikoek aste batzuk igaro zituzten espetxean eta epaileak, azkenik, aske utzi zituen, ez baitzioten inori dirurik edo jabegorik eskatu euren jardueraren truke.

Edonola ere, Zolloko santuaren ibilbidea ez zen askoz gehiago luzatu, bi urte igaro baino lehen zendu baitzen.

Egiluzen ustez, pasarte historiko oso interesgarria da. "XIX. mendeko hasieran gertatu izan balitz, litekeena da Inkisizioak hirurak erre izana. Gainera, karlistaldien osteko porrotaren eta egoera etsigarriaren lekuko da istorioa", azaldu du ikertzaileak.

Egiluzek berak informazio gehiago partekatuko du ostiralean eta argituko du nola lortu duen: "Hedabide askotan agertu zen gertatutakoa eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu nion dokumentu bat eraberritzea".

Euskara hizpide

Zollotarraren bizitza ez ezik, euskara ere izango landuko du Egiluzek. Izan ere, 1778an egondako epaiketa baten dokumentazioan informazioa dago horri buruz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide