Lurgaia Fundazioaren eskutik, basoa bilakatzeari ekin diote 12 hektareako lursaila duen herritar baten pinudia. Pertsona horrek Lurraldearen Zaintza deituriko akordioa sinatu du Lurgaiarekin eta bertoko espezieak landatzen ari dira horren bidez.
Berez, duela urte eta erdi moztu zituzten han zeuden pinuak eta jadanik hasi dira beste zuhaitz batzuengatik ordezkatzen.
Hain zuzen, Zaraobe Institutuko ikasleak lanean aritu ziren asteartean, Komunitatearentzako Lanen ikasgaiaren barruan.
Sagarrak talde ekologistaren deialdia
Lursailaren jabea Sagarrak talde ekologistako kidea dela baliatuta, deialdia zabaldu du elkarteak landaketan parte hartzeko, babesteko eta laguntzeko. Berez, Basauritik 9:14ko trenean abiatuko dira Renfeko tren zerbitzuan; eta, hortaz, 9:28ak aldera helduko dira Arrankudiagara.
Geltokitik 3,5 kilometroko ibilbidea izango dute lursaileraino eta bidean solasaldia eskainiko dute.
Berez, atzo agortu zen izena emateko epea (bazkaria prestatuko baitute), baina Sagarrak taldeko telefono zenbakia honako hau da: 613 163 167. Printzipioz, 60 lagunek eman dute jadanik izena.
Deialdi gehiago
Asteburu honetan ez ezik, otsailean eta martxoan ere auzolanak deituko dituzte 12 hektareak berriro landatzeko.