Trafiko istripua gertatu da gaur Arrankudiagako errepidean, Bilboko norantzan. Hiru autok elkarren aurka egin dute talka 14:30ak aldera. Larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira, eta trafikoa desbideratzeari ekin diote. 16:30etarako erabat bideratuta zegoen egoera.
Pertsona bat zauritu da kolpearen ondorioz, eta Usansoloko ospitalera eraman dute. Hala ere, ez du zauri larririk, Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez.