Eguen Zuri eguna ospatu dute gaur Arrankudiaga-Zollon. Eskolako ikasle eta irakasleek goiz osoa igaro dute udalerriko auzo eta kaleetan barrena kantuan, arratsaldeko lau eta erdiak arte. Orduan abestu dute azkeneko aldiz, herriko plazan.
Inauterietako ostegunean ospatzen da Eguen Zuri Arrankudiaga-Zollon, urtero. Berezitasunez betetako ekimena da: kanta propio bat abesten dute ikasleek, eta oilar baten margolana eramaten dute kalejiran.
Egoitz Egia Garaik azaldu dizkio jaiaren xehetasunak Aiaraldea Komunikabideari:
Argazkiak: Txomin Egiluz eta Txabi Alvarado Bañares