Sutea piztu da gaur Arrankudiagako baserri batean, 14:30ak aldera. Larrialdi zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira egoera bideratzera eta trafikoa moztu behar izan dute, eraikina errepidearen alboan dagoelako. 17:50ean berrezarri dute, sua itzali ostean.
Poliziak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, hainbat pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik, baina bakarra eraman behar izan dute ospitalera.
