Zalditik eroritako gizonezko bat erreskatatu dute helikopteroz Arrankudiaga-Zollon

Erredakzioa 2025ko mar. 27a, 20:27

Ertzaintzaren helikoptero bat Aiaraldean, aspaldi egindako esku hartzean.

46 urteko gizonezkoak hanka apurtu du eta bi helikopterok parte hartu dute erreskatean. Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Basakoetxeko auzunean mobilizatu behar izan dituzte gaur arratsaldean larrialdi zerbitzuak 46 urteko gizonezko bat istripua izan duelako. Hain zuzen, zaldian joaten ari zela, erori da eta hanka hautsi du. Lesioaren ondorioz, ezin zuen ez berriro animalian igo, ezta ibili ere.

Inguru menditsu batean gertatu denez ezbeharra, bi helikopterok parte hartu behar izan dute erreskatean.

Lehenik eta behin, Osakidetzako helikoptero batek talde medikua utzi du istripua jazo den lekutik gertu, 100 metrora, gutxi gorabehera. Profesionalek artatu dute zauritutako herritarra eta gero, Ertzaintzaren Mendiko Zaintza eta Erreskate Unitateak esku hartu du.

Horrela, gizonezkoa atera eta helikopteroz Gurutzetako ospitalera eraman dute, tratamendu medikua jasotzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide